Erlatibitate orokorraren frogak

Erlatibitate[Betiko hautsitako esteka] Orokorraren egilea: Albert Einstein

Erlatibitate orokorraren lehenengo frogak, Albert Einsteinek, teoria honen egileak, proposatu zituen 1916. urtean. Lehen froga horiei, froga klasiko deitzen zaie, eta honakoak dira: Merkurioren orbitaren prezesioaren anomalia, argiaren desbideraketa eta argiaren gorriranzko lerrakuntza.

1970. hamarkadan, teknologiaren garapenarekin batera, froga berriak egin ziren. Horiei froga moderno izena eman zitzaien. Garai horretan, pulsar bitarren azterketa egin zen, Eguzki-sistemako grabitate-eremuak baino eremu indartsuagoak aztertuz. Hulse eta Taylor izan ziren azterketa horien protagonistak. Honela, grabitate-eremuen intentsitatea limiteetara eramanez (Eguzki-sistema indar ahul moduan, eta pulsarrak eremu indartsu moduan), Erlatibitate Orokorraren legeak, eta horiek aurresaten dituzten fenomenoak, sistema bietan betetzen direla behatu ahal izan zen.

2016ko otsailean, Advanced Ligo zientzialari taldeak zulo beltz batek igorritako grabitazio-uhinen detekzioaren berri eman zuen.[1] 2016 eta 2017ko[2] ekainean beste aurkikuntza batzuk egin ziren eta Erlatibitate Orokorraren teoria grabitate-eremu oso handien limitean ere betetzen zela frogatu zen. Horrela, gaur egun ez da teoria honek aurresan ezin dezakeen fenomeno-kosmologikorik aurkitu.

  1. Castelvecchi, Davide. (2016). "Einstein's gravitational waves found at last".. .
  2. Cho, Adrian. (2017-02-07). «LIGO doesn’t just detect gravitational waves. It makes them, too» Science  doi:10.1126/science.aal0713. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2020-11-15).

Developed by StudentB